XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AITOR - Hark aitortu dit zu ezagun ote zaitun: itxas-ondoko hondartzen ikusi ote zaitun inoizkoren baten.
EDURNE - Ba liteke.
- Hondartzan hortan, sarri, neskatxak eta lamiak naaste ibili ohi dira ez gutxitan.
- Bai, ariztian zuza onak eta pozoidunak.
AITOR - Baita zurekin konponduko dela ere, esan dit.
EDURNE - Ba dakizu, seme, bihar zer egin behar duzun? lapurtu dizkigun arraien ordaina eskatu.
- Ez eraman bihar ez astorik, ez arrairik; atzoko ta gaurko lekura joan eta hantxe itxaron lamiari.
- Eska hari zor diguna; berak behartsuak badira gu ere ez gara aberatsago.
- Bota eiozu hori aurpegira.
AITOR - Bai, ama; hori egingo dut.
IZTUNA - Biharamonean, goizetik, Aitor, garbitu, gosaria artu ta bidean jarri zen, pardeltxoa lepotik zintzilika zuela.
- Goiz-aro zoragarria zegoen.
- Fin eta ikustekoa
- Andik zetorren aize egalariak leun eta maiteki mugitzen zitun Serante azpiko lore-buru zuri gorriak.
- Algorta ta birako herriak, Sopelana, Urdulitz, Plentzi, Barrika, Gorlitz ta Lemoiz-eraiño, goiz-eguzkiak muxukatzen txeratsu.
- Aitor kantari zijoan bidean aurrera ta aurrera.
- Atzoko ta arenegungo tokira zanean, hantxe exeri zan itxasora begira.
- Kantauri urdin zabalari begira ase zeranean, pardeltxoa ireki, amarretakoa egin eta txirulari soinu ozenak ateratzen asi zen.
- Itzetik ortzera agertu zitzaion Berbizne.
- Behetik gora zetorren, betarte xarmant.
BERBIZNE - Egun on! Hemen gara berriz ere!.
- Nola duzu izena, gazte? Nik esan nizun, eta zuk ez didazu oraindik adierazi.
- Jakin nahi nuke, ba!.
AITOR - Aitor duzu nere izena.
BERBIZNE - Bai izen polita! Aintzina bateko euskaldun jatorren aiton urtetsua! Gure aurretikoak ezagutu zutela diote.
AITOR - Ez dut ekarri, ordea, ez astorik, ez arrairik, amak esan didalako gaurkoz ez ekarteko.
- Zuek behartsu ba zabiltzate gu ere naiko behartsu gabiltzala-ta.
- Hori adierazi diezaizudala zuri agindu dit zorrozki.
BERBIZNE - Ulertzen dut, Aitor!.
AITOR - Orrezaz gainera, zor diguzuna ordain dezazula; hau da: zortzi saski sardinaz nahiko ondo beteak.